XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez du ez izenlagun subjetiborik ez perpausak subjetiboki nabardu ditzakeen adberbiorik erabiltzen.

Kamarak egindako lana dirudi.

Bat batean ikuspegia aldatzen du maisuki, ostera.

Kamara orain arte, Azkuek, kontalari nagusiak, erabili du.

Batbatetan Arranegiko atsoek hartzen dute eta berauen mandazain mardulari buruzko eritzi subjetiboa dakar, estilo zuzenez, haien hitzak aipatzen dituela: 22.

Bukatzeko, berriz ere, kontalari nagusiak, hirugarren pertsonak, hartzen du deskribapena.

Berriz ere deskribapen objetiboa: .

Hiru perpausa dituen esaldi batekin zoragarri marraztu du mandazaina.

Kanpoko ikuspuntu objetiboa galdu gabe, mandazainaren ibilkera, alde batetik, eta beraren izakera subjetiboa, bestetik, azaldu digu, hots, haren arlotekeria, arlotek eta kultura gutitakoek maiz ez bait dakite ixilik hitzegiten.

Deskribapen hau aski da Azkueren indarra ikusteko.

Badira ordea beste pasarteak maisutasun berdintsuz idatziak.

Laburra baldin bada ere, Txantonek sorginek Lekeitiori su ematen nola ihardun zuten kontatzen duen pasarte horretan ba da mugimendu, aldaketa eta ohartzapen finik. 35.

Novela honen ipuinik luzeena, Errokek haur sorginduari buruz kontatutakoa da 69-77.

Azkuek bi alderdiok ongi batu ditu: kontakizunari berari zaulitasuna eta interesa ematea eta bidenabar Txanton beldurtzea.

Luzaro joango litzaiguke hemen ipuina astiro aztertzen.

Irakurleari uzten diogu lan hau.